Aurten ere ZIG gelako ikasleok EHNE Euskal Herriko Nekazaritza Ekologikoaren egoitzan izan ginen.
Zeregingelak
lunes, 21 de noviembre de 2022
viernes, 17 de junio de 2022
Aterpea Proiektua
ZIG gelak eta 3 DBH G-ko ikasleekin elkar-lanean, egurrezko egitura duen aterpe bat eraki dugu 2021-22 kurtsoan zehar.
Ikastetxeko patioan paperontziak jartzen
Ikastetxean, mahaiak dauden gunean, paperontziak jarri ditugu nahiko zikin zegoelako gunea. Ea emendik aurrera garbiago mantentzen dugun.
jueves, 27 de enero de 2022
Arte ederretako Museora irteera
Zig gelako ikasleok Arte ederretako museora irteera egin genuen.
Eguraldi ona lagun izan genuen eta irteera interesgarria izan zen.
martes, 25 de enero de 2022
SAN TOMAS EGUNA
1. Lehenengo, gure postua atontzeko pankarta bat margotu genuen.
2. Ondoren, erosketak egin eta sukaldera abiatu ginen. Hasteko, txistorrak eta ogiak moztu genituen.
3. Jarraian txistorrak frijitu genituen.
4. Azkenik, gure postua ipini genuen eta txistorra bokatak saldu genituen. Oso goxoak atera zitzaizkigun!!!
martes, 21 de diciembre de 2021
GABONETAKO SOINEKOA
Azken bolada honetan euri asko egin du eta ezin izan dugu baratzan nahi beste lan egin. Horregatik, erabaki dugu landareekin gabonetarako soinekoa egitea. Hemen erakutsiko dizuegu nola egin dugun:
1. Lehenengo eta behin oinarria oilategiko sarearekin eta maniki batekin egin dugu . Gero hostoen bila joan gara.
3. Gingo Bilobaren hostoekin soinekoaren goiko zatia egin dugu.
4. Taldeko guztiok soinekoaren apaingarriak izango diren paperezko loreak egiten gaude.
5. Paperezko loreak eta intxaurrak zilarrezko sprayairekin margotu ostean, soinekoa apaindu dugu beraiekin.
HEMEN DUZUE GURE LANAREN EMAITZA!!!
Zig gelakoon partez, oporrak ondo pasa eta urte berri on!!!!!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)